Haurrengan pentsatu

Typewritten pleas by five congressmen to "think of the children", in different fonts and pitch sizes
Estatu Batuetako Kongresuan erabilitako "haurrengan pentsatu" argudioa

"Haurrengan pentsatu" (baita ere, "Haurrekin zer?") taktika erretoriko batera eboluzionatu duen topikoa da.[1][2][3] Literalki, haurren eskubideei egiten die erreferentzia (haurren lanari buruzko eztabaidetan).[4][5][6] Debateetan, ordea, emozioak zirikatzeko erabiltzen da (argumentun ad passionese) eta, beraz, falazia logikoa bihurtzen da.

Art, Argument and Advocacy idazlanak (2002) argudiatu zuen apelazioak arrazoia emozioarekin ordezkatzen duela eztabaidetan.[1] Jack Marshall etiologoak 2005ean idatzi zuen esaldiari arrazionaltasuna oztopatzeko duen gaitasunetik datorkiola ospea, batez ere moraltasunari buruzko diskurtsoan.[2] Zentsuraren aldekoek "haurrengan pentsatu" argudioa erabili izan dute ustezko arriskutik haurrak babesteko.[7][8] Community, Space eta Online Censorship liburuak (2009) argudiatu zuen haurrak modu infantil batean sailkatzea, babes beharra duten errugabetzat hartuz, purutasun kontzeptuaren obsesio modu bat dela. 2011ko Journal for Cultural Research aldizkariko artikulu batek esaldia paniko moral batetik jaio zela proposatu zuen.[9]

Disney-ren 1964ko Mary Poppins filmean erregu bat egiten zen, Mrs. Banks pertsonaiak alde egingo duen umezainari "haurrengan pentsatzea!" eta ez joatea eskatzen dioenean.[10] Esaldia 1996an The Simpsons animaziozko telebista-programaren bidez erreferentzia satiriko gisa zabaldu zen. [11] [12] Bertan, Helen Lovejoy pertsonaiak "Inork pentsatuko ote al du haurrengan, mesedez" esaten du,[13][14][15] Springfield fikzioko hiritarren polemika handiko eztabaida batean.[16][17]

2012ko Georgia State University Law Law Review aldizkarian, Charles J. Ten Brink-ek Lovejoyren "haurrengan pentsatzea" parodia arrakastatsu gisa hartu zuen.[13] Gizartean errekurtsoa gero eta gehiago erabili izan da burla moduan.[8] The Simpsons-en ezaguna egin ondoren, esaldiari "Lovejoy-ren Legea" deitu zaio,[15] "Helen Lovejoy defentsa", "Helen Lovejoy sindromea",[18] eta "haurrengan-pentsatu-ismoa".[19] [20]

  1. a b Meany 2002, p. 65.
  2. a b Marshall 2005
  3. Borschke 2011, p. 17.
  4. National Child Labor Committee 1914, pp. 39, 73.
  5. Boyce 2003
  6. Perry 2010, p. 498.
  7. Beattie 2009, pp. 165–167.
  8. a b Keenan (October 1, 2014), p. GT4.
  9. Coleman 2011, p. 99.
  10. Laity 2013, pp. 118–119, 128.
  11. Cohen 1996
  12. Cohen 2005
  13. a b Ten Brink 2012, p. 789.
  14. Shotwell 2012, p. 141.
  15. a b Keenan (April 26, 2014), p. IN2.
  16. Patrick 2000, p. B5.
  17. Kitrosser 2011, p. 2395.
  18. Hunt 2014, p. 27.
  19. Penny 2011
  20. Bruenig 2014

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search